Data

03/12/2025

Hona hemen Euskararen Nazioarteko Egunari buruzko bi bitxikeria:  

  • Zergatik abenduaren 3a? Frantzisko Xabierkoa egun horretan hil zen, 1552. urtean. Dirudienez, hil aurreko azken hitzak euskaraz esan zituen, bere ama-hizkuntzan alegia.
  • Noiz ospatu zen lehenengoz? 1949an, Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Eguna ezarri zuen. Ondoren, 1995ean, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak ofizialdu egin zuten urteurren hori.   

Ospakizunerako ez ezik, gogoetarako eta etorkizunari baikortasunez begiratzeko unea ere bada abenduaren 3a.  

Anaya/Haritzan bat egiten dugu Euskararen Nazioarteko Egunarekin